top of page

ORO-MINTZO 

 

Baiña nik, izkuntza larrekoa, 

nai aunat ere noranaikoa: 

yakite-egoek igoa;

soiña zaar, berri gogoa; 

azal orizta, muin betirakoa.

                                      Lizardi

Azken afaria

Xabier Montoiari elkarrizketa

Liburuberriakliburuberriak

 Linguae Vasconum Primitiae. 1545.

                                               per Dominum Bernardum Dechepare Rectorem sancti michælis veteris.

 

Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita, eta baita, zienzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage, eta berze nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteiela lengoaje hartan, nola berze orok baitute eskribatzen berian. Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu, inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra. inprimiturik heuskara, orano izan eztena, eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, berzek bezala, duten bere lengoajian eskribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia, eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligatu giren guziak Jeinkoari othoiz egitera, dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia. Amen.

Erregeren adbokatu bidezko eta nobleari,birthute eta hon guziez konplituiari bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak,haren zerbitzari xipiak,gogo honez gorainzi, bake eta osagarri.

Etxepare RAP

URRUZUNOtarrak gehituz

Aurten be, beste behin be, gure ikasle batek URRUZUNO sari bat eskuratu du, izan ere MIKEL BILBAO BURGAÑAK B kategoriako prosan eskuratu izan du saria, Bakardadearen itsasoan narrazioarekin. Gogoratu gure ikastetxeak ia urteko lortzen duela URRUZUNOtarren parnasoan lekua; hala adierazten du 1996an eta 2004an ikastetxeak berak jaso izandako sariak.

Ortografia, gramatika eta jakinaren gainekoak amaitzen diren puntuan hasten da hizkuntzaren literaturtasuna

                                                                                                                                                                                                                                Sarrionandia,J Ortografia, gramatika eta jakinaren gainekoak amaitzen diren puntuan hasten da hizkuntzaren literaturtasuna 

                                                                                                                                                                                                                                Sarrionandia,J.  Ortografia, gramatika eta jakinaren gainekoak amaitzen diren puntuan hasten da hizkuntzaren literaturtasuna

                                                                                                                                                    Sarrionandia,J.

BIXITXI MARABILLI RE 

J. Aranbarri 

 

 

PIZTIAK + MARABILLI ALL STARS

( Gari, Aiora Renteria, Petti, Gorka Urbizu eta Nerea Sanchez )

 

 

Nahitte batzutan dana baltz-baltza ikusi 

Hamen ez dala zereginik pentsa 

Hauxe da gobuernu 

Ez errieik emon! 

 

Lista baltz ofizialetan egon arren 

Eta antxoa txiki baten morun sentiu 

Kontraxuai aurreik ezin eindde 

Dana ezta galdute 

 

Lagun egokixak 

Lotsaik tantaik be ez 

Negar eta barre 

bixitxi marabilli re! 

PROSAREN GIHARRAK AUZITAN

 

Argitalpen hirueledunak

PDFak jaitsi daitezke

aurkezpenak

Nahitte batzutan bakarrin topa 

Arrotzez inguratute egon arren 

Inork ez zaittule maitte pentsa 

Paparra ata eta buru altza! 

 

Tunela pentsa baino gexa luzatu arren 

Eta nundik urten suma be ez ein 

Zabaldu begixak, hartu arnasi 

Ipar baltzetan aurrea lagun 

 

Lagun egokixak 

Lotsaik tantaik be ez 

Negar eta barre 

Bixitxi marabilli re! 

 

Errieik ez emon, ixe ezta galdute 

Paparra ata eta buru altzata ibili 

Ipar baltzetan aurrea lagun 

Txingor eurittan aurrea lagun 

Mendebaletan aurrea lagun 

Aurrea beti aurrea lagun!

JASONE OSOROK  12ETAN BERMUTA  (ELKAR) IZENEKO NOBELA PLAZARATU DU 

"Idazteko modua oso inpultsiboa izan da"

Agustin Zubikarai Nobela Saria jaso zuen eta horri esker idatzi du Jasone Osorok 12etan bermuta. Ondarroako Udalak sustatzen duen sariketa denez, bertan ere aurkeztuko du nobela: urriaren 29an, Amuak zikloaren barruan.

zura

Espainiako Gerran erahildako hiru sortzaile —Lauaxeta, Federico García Lorca eta Nikolas Lekuona— omentzeko egitasmo baten barruan sortu zuen Xabi Strubellek, Dut taldeko kide ohiak, Zura. Flamenkoak, rapak, rockak eta musika elektronikoak lekua zuten Ilargi handi, zauri zaraeizenburuko diskoan. Aldiz, bigarren diskoan (Kiribil) bossa doinu akustikoetara jo zuen Hondarribiako taldeak, eta hirugarrenean, Egunkari ezkutua-n, rock doinuetara itzuli da.

bottom of page